Goierri ke antolatutako hurrengo mendi irteera, uztailak 25etik 28ra izango da,Pirineoetara .
Lehenengo egunean Granjas d,Astau etik irtenda ,Oô bailara zearkatuz ,Portillon aterpera iritsiko gara.
Bigarrenean , Literola goiko lepotik jarraituz Perdigero (3.222m) gailurra egingo dugu , dÉstos aterpera jaisteko gero.
Hirugarrenean ,La Paul lepotik abiatuta Posets (3.325m)mendiaren tontorra egingo dugu , Anjel Orus , edota Forcau izeneko aterpera iristeko gero .
Azken egunean Tukon Redondo (2.640m ) mendira joango gara , eta La Vall bidetik jaitsita Eriste herrira abiatuko gara , irteera eder honi bukaera emanez .
Irteera goizeko 6:00etan izango da Jose Mª Lasa emparantzan ,Goierri elkartearen ondoan , eta parte hartu nahi duten guztiek, uztailan 8-9-10 eta 11 eman dezateke izena 19:00etatik 21:00etara.
Posta elektronikoaz………. goierrimendia@gmail.com edo telefonoz Jaione (6285693324) edo Dani (629540579)
48€ bazkideak————–60€ bazkide ez direnak