- GOIERRI kirol elkartea

Vaya al Contenido

Menu Principal:

SOCIEDAD

BARRUKO REGIMENA  // REGIMEN INTERNO

1. ARTIKULUA Bazkide guztiek eskubide eta betekizun berberak dituzte, eta ez da bezeroen artean jaiotza, arraza, iritzi edo beste edozein egoera edo zertzelada pertsonal edo sozialengatiko bazterketarik izango.
Sukaldean ezin da sartu bazkidea ez den inor.
2. ARTIKULUA Edozein pertsona izan daiteke Elkartearen bazkide, baldintza hauek betez gero:
            a) 16 urte beteta izatea.
           b) Sarrerako kuota ordaindu eta fitxa betetzea.
3. ARTIKULUA  Elkartearen kuota honakoa izango da:
a)      Sartzeko kuota: 100,00 €.
b)     Urteko kuota 50,00 €koa izango da, eta ekainean zehar ordainketa bakar batez ordainduko da.
c)      Kuotak ez dira eskuan ordainduko. Beraz, helbideratu egin behar da ordainketa, edo kontu korrontean dirua sartu bestela, izena erasota utziz horrelakoetan.
4. ARTIKULUA Bazkideren batek bere tokia seme-alabari utzi nahi izanez gero, Zuzendaritza Batzordeari egin beharko dio eskaria.
BAZKIDE IZAERA GALTZEA
5. ARTIKULUA
Bazkide izaera hainbat eratara gal daiteke, hala nola:
a)      Norberak eskaturik.
b)     Kuota ez bada ordaintzen iragarki-taulan jartzen den data baino lehen, Zuzendaritza Batzordearen iritziz berandutza horren arrazoia behar bezala zuritzen ez bada.
c)      Zuzendaritza Batzordeak erabakitako zigor baten ondorioz Elkartetik kanpo geratuz gero; egoera hau behin-behinekoa izango da, harik eta Batzar Orokorrak onartzen duen arte. Kanporatutako bezeroak eskubidea izango du Batzar Orokor horretan izateko.
d)     Arau-hausteak honakoak izango dira:
                             Arinak (errespetu faltaz jardutea beste bezero batekin, sesioak...). Ohartarazpen zigorra.
                              Larriak (arau-hauste arinak errepikatzea eta kalteak eragitea). Zigorra hilabete batetik Elkartetik erabat kanporatzera joan daiteke.
ESKUBIDEAK
6. ARTIKULUA  Elkartekideen eskubideak honakoak dira:
a)      Nahi dutenean Elkartea uztea.
b)     Elkartearen jardueren berri izatea eta hauen dokumentazioa aztertzea.
c)      Elkartearen barnean beren iritziak libre adierazi ahal izatea.
d)     Adinez nagusia izanez gero, gobernu organoetarako hautesle eta hautagai izatea. Adin txikikoek eskubidea dute Batzarretan entzun ditzaten.
e)      Lehentasunezko baldintzak izatea Elkarteak antolatzen dituen jardueretan.
f)       Elkartearen lokala erabiltzea.
g)     Ahal den neurrian eta 24 h baino denbora luzeagoaz izan gabe, tabernako sukaldean dagoen hozkailua erabiltzea.
BAZKIDEEN BETEKIZUNAK
7. ARTIKULUA Sukaldean sartzeko ezinbestekoa izango da bazkidea izatea.
8. ARTIKULUA Sukaldea erabili ondoren, dena txukun eta plantxak garbi utzi beharko dira, hurrengoak erabili ahal izan ditzan.
9. ARTIKULUA Sukaldea gero Elkartean bertan jango diren elikagaiak prestatzeko erabili ahal izango da bakarrik, non eta Zuzendaritza Batzordeak beste zerbaitetarako baimena ematen ez duen.
Sukaldean bakar-bakarrik gatza eta ozpina izango dira, elkartezainari eskatu beharko zaizkion paperezko mantelarekin eta eskuzapiekin batera.
10. ARTIKULUA Jangelan ezin da sartu bazkidea ez den inor, bazkide batekin badago ere.
11. ARTIKULUA Elkartekide ez diren pertsonek Elkartean dauden bitartean hartzen dituzten konpromisoen erantzuleak pertsona horiek aurkeztu dituzten bazkideak izango dira.
12. ARTIKULUA Bazkideek erreserbatu ditzaketen mahaiak 5.etik 18.era bitartekoak dira; 1.etik 4.era bitartekoak, berriz, tabernarentzat erreserbatuta daude. Mahaiak erreserbatzeko orria iragarki-taulan dago. Erreserbak gehienez 15 egun lehenago egin ahal izango dira, eta gutxienez 48 orduko tarteaz. Bazkide bakoitzak mahaietara eraman dezakeen pertsona kopurua 10ekoa da, Zuzendaritza Batzordeak beste zerbait baimendu ezean. Jangelaren gehienezko edukiera 64 pertsonakoa da. Mahaietan, bazkaltzeko edo afaltzeko erabiltzen diren guztietan, mantela jarri behar da.
Zerbaitengatik mahaiak edo aulkiak mugitu behar badira (sekula ez arrastan eraman), erabili ondoren dagokien tokian jarri beharko dira atzera (krokisa ikusi).
13. ARTIKULUA Bazkideak mahaia jaso eta sukaldera eraman behar du erabilitako baxera, harraskatik kanpo bilduta eta hondarrik gabe utziz, hain zuzen ontziak garbitzen dituen pertsonak lantegi errazagoa izan dezan.
Mahaian geratuko diren gauza bakarrak barrako tresnak eta edalontziak izango dira.
14. ARTIKULUA Ordainketak elkartezainari egingo zaizkio.
15. ARTIKULUA Bazkideek ezin dute Elkarteko inolako tresnarik Elkartetik kanpo erabiltzeko hartu, non eta Zuzendaritza Batzordeari aurrez eskatu eta honek baimena eman ez duen.
16. ARTIKULUA Zeharo galarazita dago Elkartean bertan erosi gabeko edariak bertan edatea.
17. ARTIKULUA Elkarteko edozein gauza nahita puskatzen edo hondatzen duenak bere kontura jarri beharko du atzera.
18. ARTIKULUA Kartetan egiteko toki bakarra jangela izango da, gaueko 9ak bitartean. Partida amaitutakoan mahaia jaso egin behar da. Ahal den neurrian, partidetarako ez erabili bazkari edo afarietarako erreserbatuta dauden mahaiak.
19. ARTIKULUA Kontsumizio guztiak barran eskatu behar dira. Hauek, gero, mahaian zerbitzatuko dira.
ORDUTEGIAK
               LANEGUN eta IGANDEETAN __________________________ 11:00etatik 23:00 arte
              OSTIRALETAN _____________________________________ 11:00etatik 01:00 arte
              
LARUNBAT eta JAI BEZPERETAN_______________________ 11:00etatik 01:30 arte    
ELKARTEARENTZAKO EGUN BEREZIAK:
              ABENDUAK 24_____________________________________ 11:00etatik 20:00 arte  
              ABENDUAK 31_____________________________________ 11:00etatik 20:00 arte
              ABENDUAK 25 eta URTARRILAK 1 --- 11:00etatik 15:00 arte eta 18:00etatik 23:00 arte
ABUZTUKO OPORRAK
Zuzendaritza Batzordea ahaleginduko da oporraldian zehar bazkideren batek tabernaren ardura har dezan. Inor aurkitzen ez badu, Elkartea itxi egingo da epe horretan zehar. Egun horietan zehar, urteko bestelako garaietan bezala, presidenteak edo honek esku emandako Zuzendaritza Batzordeko kideren batek elkartea zabaldu ahal izango du, egoki iritziz gero.
Oharra: Arau hauetakoren bat ez betetzeak Zuzendaritza Batzordearen zigorra eragin dezake

 
 

RÉGIMEN INTERNO
ARTICULO 1
Todos soci@s son iguales en derechos y deberes, no pudiendo existir discriminación por razón de nacimiento, raza opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social.
En la cocina no puede entrar ninguna persona que no sea soci@
ARTICULO 2
Podrán ser miembros de la Sociedad las personas que reúnan los siguientes condiciones:
           a) Tener la edad de 16 años
           b) Satisfacer la cuota de ingreso y llenar la ficha.
ARTICULO 3
La cuota de la sociedad sera.
           a) Cuota de ingreso 10
0,00 €
           b) Cuota 50
,00 €t anual que  se abonaran en un único pago en el mes de Junio.
           c) Las cuotas no se abonaran en mano, debiendose domiciliar o ingresar a la cuenta corriente haciendo constar el nombre.
ARTICULO 4
En caso de que algún socio desee dejar la plaza al hijo deberá solicitarlo a la Junta Directiva.
PERDIDA DE LA CONDICION DE SOCI@
ARTICLO 5
La condición de Socio se pierde:
            a) Por voluntad propia
          
 b) Por la falta de pago de la cuota antes de la fecha que se fije en el tablón de anuncios siempre y cuando no se justifique el motivo de la demora a satisfacción de la Junta                 Directiva.
            c) Por separación por sanción, acordada por la Junta Directiva, de forma provisional hasta que sea aprobada por la Asamblea General, a la que podrá acudir.
            d) Las faltas serán:
                             Leves (falta de respeto a otro miembro, riñas. ..) Sanción de apercibimiento.
                              Graves (reiteración de faltas leves y desperfectos ocasionados) Sancionandose desde 1 mes a la expulsión de la sociedad.
DERECHOS
ARTICULO 6
Los miembros de la Sociedad gozan de los siguientes derechos
           a) Separarse libremente de la Sociedad
           b) Conocer las actividades de la Sociedad y examinar su documentación c) Expresar libremente las opiniones en el seno de la Sociedad
           d) Ser elector y elegible para los organos de gobierno, siempre que sea mayor de edad. Los menores de edad tiene el derecho de ser oídos en las Asambleas.
           e) Disfrutar de condiciones preferentes en las distintas actividades organizadas por la sociedad.
           f) Disfrutar del local social.
           g) Utilizar siempre que sea posible y en un tiempo no superior a 24 h. el congelador existente en la cocina del bar.
DEBERES DE LOS SOCI@S
ARTICULO 7
A la cocina únicamente tendrán acceso los soci@s
ARTICULO 8
Una vez utilizada la cocina se dejara recogida y limpias las planchas con el fin de poder ser utilizada por otros.
ARTICULO 9
En la cocina únicamente se podrán cocinar alimentos para el posterior consumo en la Sociedad, salvo autorización de la Junta Directiva.
En la cocina habrá únicamente sal y vinagre, así como mantel y servilletas de papel que deberán de ser pedidas al conserje.
ARTICULO 10
Queda prohibido el acceso al comedor a toda persona que no siendo soci@ este acompañado por un soci@.
ARTICULO 11
De los compromisos que adquieren en la Sociedad las personas ajenas a la misma durante su permanencia en el local, serán responsables los Sres. Soci@s que lo hubieran presentado.
ARTICULO 12
Las mesas que se pueden reservar por los soci@s son de la 5 a la 18 quedando reservadas para el bar de la 1 a la 4. Para la reserva de las misma hay una hoja en el tablón de anuncio, las reservas se podrán hacer con una antelación máxima de 15 días y mínima de 48 horas. El máximo de comensales por soci@ es de 10, salvo autorización de la Junta Directiva. Siendo la capacidad máxima del comedor de 64 comensales. Se debe de poner mantel en las mesas siempre que se hagan uso para comidas o cenas.
Si por necesidad es necesario el mover (no arrastras) las mesas o sillas, una vez terminado su uso, estas se volverán a dejar en su lugar (ver croquis)
ARTICULO 13
Todo Soci@ esta obligado a recoger la mesa llevar a la cocina la vajilla que utilice dejandola recogida fuera del fregadero y limpia de desperdicios, al objeto de facilitar la operación de limpieza por parte de la persona encargada al efecto.
Únicamente los utensilios de la barra y vasos se dejaran en la mesa.
ARTICULO 14
Los distintos pagos se efectuaran al conserje de la Sociedad.
ARTICULO 15
No se autoriza a ningún soci@ el retirar para su uso particular fuera de la Sociedad, utensilio alguno dispuesto en la misma, salvo que, previa solicitud a la Junta Directiva, sea autorizada por ello.
ARTICULO 16
Queda terminantemente prohibido el consumo de bebidas no adquiridas en la Sociedad.
ARTICULO 17
Los que voluntariamente, rompieran o inutilizaran cualquier objeto de la Sociedad, estarán obligados a reponerlo a su costa
ARTICULO 18 Únicamente se podrá jugar a cartas en el comedor, permitiéndose hasta las 21 h.. Una vez finalizada la partida se dejara recogida la mesa. En la medida que sea posible se ruega no ocupar para las partidas las mesas reservadas para comidas o cenas.
ARTICULO 19
Todas las consumiciones deberán ser pedidas en la barra y posteriormente se servirán a la mesa.
HORARIOS
               LABORABLES y DOMINGOS _________________________________________ de 11:00 a 23:00 H.
              VIERNES ____________________________________________________________ 11:00 a 01:00 H.
SABADOS y VISPERAS DE FESTIVOS___________________________________________ 11:00 a 01:30 H.   
DIAS ESPECIALES PARA LA SOCIEDAD:
              24 de DICIEMBRE_____________________________________________________ 11:00 a 20:00 H.
              31 de DICIEMBRE_____________________________________________________ 11:00 a 20:00 H.
              25 de DICIEM. y 1 de ENERO ______________________________ 11:00 a 15:00 y 18:00 a 23:00 H.
VACACIONES EL MES DE AGOSTO
Durante el periodo vacacional la Junta Directiva intentara que alguna persona soci@ se haga cargo del bar, en caso de que no se encontrara ninguna persona responsable se cerraría la sociedad. Durante este periodo así como el resto del año el Presidente o un miembro de la Junta Directiva que delegue podrá abrir la sociedad si lo considera oportuno.
Nota: El incumplimiento de cualquiera de estas normas será motivo de sanción por la Junta Directiva

 
Regreso al contenido | Regreso al menu principal