943 72 05 67 goierrike@yahoo.es

Goierriren boleibol sailak garai oparoa bizi du. Taldeak osatzea lortu du eta kadete mailako taldean itxaron zerrenda dute, gainera. Goierri osoko eta Urola Erdiko jokalariak dituzte: Legazpi, Ordizia, Itsasondo, Zaldibia, Azpeitia… Gainera, datorren astean eskola kiroleko haurrek boleibola egingo dute. Boleibol sailak oihalezko poltsak (5 euro) eta kamisetak (10 euro) salgai jarri ditu, gastuei aurre egiteko. Poltsak eta kamisetak Aldiri kiroldegian jokaten dituzten partidetan eros daitezke.